XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II.- Azalpena eta eskabidea.Hau da eskabide-orriaren gunea eta bi zatiz osatua dago.
A- AZALPENA.Gertaera arrazoi eta azalpenak modu zehatzean ematen dira.
Sarrera gisako esaldia: honako hau / hauxe / zera / ADIERAZTEN DIZUT:...... (e)la.
Adibidez: zera ADIERAZTEN DIZUT.
- Martxoaren 24etik 29ra oporrak hartzeko asmoa dudala.
- Zuek antolatutako ikastaro berezian parte hartu nahi dudala eta beste lankide batzuk ere interesatuak daudenez....
- Arrandegi bat jarri nahi dudala herri honetako Errebalburu kaleko 18an, eskabide honi eransten diodan aurreproiektuaren arabera.
Horregatik,/ Eta beraz,(1)
Adibidez: horregatik, zera ESKATZEN DIZUT: - 28an izango den bilerara beste lankide bat bidal dezazula.
- Ikastaro horri buruzko argibideak Lanarigo-Sailera bidal ditzazuela.
- Arrandegia jartzeko eta irekitzeko Udalaren baimena eman diezadazula.
Eskabide-orriari agiriak eransten zaizkionean eskabide orrian zehaztea komeni da eskabidearen ondoren beste atal batean jarriaz, sarrera-esaldiak honako hauek izan daitezkeelarik.
HONAKO AGIRI HAUEK ERANSTEN DITUT: ERANTSITAKO AGIRIAK:.......
Oharrak.